Bueno, kostata baina hor guaz Nueva Zelandako kronika idaztea, Malasiatik zuzenian!!
Wellingtonen goizian goiz ferria hartu ta Pictonea allatu ginan. Bidaia oso polita izan zan, hego irlako iparraldian dauden fiordotatik. Pictonen aldamenian dagon Havelock herrian pasa genitun pare bat egun ta hor aprobetxatu genun “Queen Charlotte track” izeneko lau eguneko mendi buelta baten zati bat iteko.
Handik furgoneta hartu eta Kaikoura aldera jatxi ginan. Behin kostako bidian sartu ginanian, flipatu in genun harroketan zeon foka pillakin!!
Kaikoura allatu orduko, arratsaldian, penintsulari buelta ematen dion mendi bueltatxua in genun. Oso polita!!
Hurrengo egunian berriz Kaikoura atzian daon Mont Fyffe igotzeko espedizioa montatu genun. 1600 metro dazka ta 0tik hasita deskantsurik gabeko aldapa bat da goraino. Han bertako refugioan reserbatu genun lekua lo iteko. Eguna allatu zanian ez geunden oso motibauta ze dana lainotuta zeon eta xirimiri nazkagarri bat ari zun. Baina menos mal animatu ginala ze goraka hasita 1000 bat metroko altura pasa genunian eguzkitara atera eta laino itxaso bat utzi genun behean. Bistak inpresionantiak zian, behe dana txuria eta mendi tontor danak bistan. Hor ikusi genitun lehenengo aldiz Nueva Zelandako alpeetako tontorrak!!
Txabolan gau polit bat pasa ta geo, beste bide batetik bueltatu ginan. Odisea politta!!
Ta azkenik indarrak rekuperatzeko bainu bat eta bazkari ear bat bezelakorik ez!!
Kaikouratik atea aurretik ta zuzenian Nueva Zelandako mendirik altuena ikustera, Aoraki Mont Cook!
Mont cook bidian, Lake Tekapon in genun geldialdia.
Bertako parke nazionalian ibilbide plit bat in genun mendi azpian zeon glaziarrea.
Handik Queenstownea jun ginan gauza bakar bat genula buruan, parakaidiiiinn!! Hortaz aparte Queenstown kriston herri polita iruitu zitzaigun, anbientia zekan herria ta ingurua inpresionantia!!
Benetan jartua!! Aurreko egunian kaka inda bageunden ere, egunian bertan dana gozamena!! Lurra ikutu orduko berriro abioira igotzeko desiatzen geunden. Aukera dakanak dudik ez in probatzeko!!
Queenstownen danak ona ezin zun izan ta adrenalina jaistekjo furgoneta tallarrea eraman ber izan genun konponketa txiki bat itea. Ezer etzan izan eta aurrea!!
Gero Milford Sound-era, galdu ezin genun parada. Nueva Zelandako atrakziorik famatuenetakoa da eta egia esan pena merezi du hegoaldeko fiordo hauek bertatik bertara ezagutzea. Honea allatzeko kilometro batzuk in genitun ikaragarria zan karretera batetik eta gero ferri bat hartu fiordoak ezautzeko!!
Ta nola ez, Nueva Zelandan eonda egun batzutako mendi bueltan bat in berra zeon. Pilla bat daude aukeran. Guk Kepler track aukeratu ginun. Fiordotan daon Te Anau herrian hasten da eta lau egun beranduo puntu berian bukatzen da. Kontrako zentzuan in genun eta pilla bat gustatu zitzaigun bai bidia ta bai refugioak ze ondo montauta dauden!!
Hau ez da hemen bukatzen!! Hego irlako bigarren zatia laister izango da!

























































































































































































































































































