GUATEMALA
ANTIGUA – ATITLAN – SEMUC CHAMPEY
Alperkeriak jota eon gea baña pilak kargatu ditugu eta berriz ere martxan jartzeko prest!!
Granadan gozo gozo jarri ondoren, Erika eta bestiak agurtu eta 16 orduko autobus bidaiari ekin genion. Pena pixkatekin Honduras eta El Salvador autobuseko leihotik ikusiaz pasa genitun eta ilusioz beteta Guatemalara iritsi giñan!!
Hiriburua utzi eta Antiguan hartu genun ostatu. Antigua kriston polita iruditu zitzaigun baina pare bat egun pasata, konturatu giñan gehitxo zala. Turistikoegia iruditu zitzaigun, bere kale txukun eta jatetxe garestiekin.
Behin Antiguan egonda derrigorrezko bixita gendun Pacaya bolkana. Hau benetan pena merezi izan zun bixita bat izan zen. Pacaya bolkanan berezitasuna, laba benetan urre ikusteko aukera da. Arratsaldeko turnoa hartu genun illunpetan laban gorritasuna gehiago nabarmentzeko. Ordu terdiko bidea geneukan goraka eta ez genun asko espero ikusiko genuna hain inpresionantia izango zanik. Kriston laba erreka geneukan gugandik 2 metro eskasetara!!
Antiguako egunak herria ezagutzen pasa ondoren Atitlan laku aldera jun giñan. Inguruko herririk garrantzitsuna Panajachel izan arren gu San Pedro de la Lagunan gelditu giñan, lasaio zalako. Lakua ikaragarria da, mendi eta bolkanez inguratuta bait dago. Pena bat da, azken hillabetetan lakua txerrikeriz bete bait da eta alga toxikoz josi, ondorioz ezin daiteke lakuan bañatu. Halare herriko jendea jo ta su ari da garbiketa lanetan eta espero deu ahal den lasterren lakua berreskuratzea lortuko dutela.
Iritsi eta hurrengo egunian, osteguna zenez (osteguna eta igandetan izaten bait da) Chichicastenangoko artisau merkatura jun giñan. Hau de eromena!! Milla postu, regateo gogorra baina kolorez jositako erropa eta tela zoragarriak!! Egun polita pasa genun eta baita erropa pixkat erosi ere bidaiarako.
Chichicastenangotik bueltan, gure sorpresarako zoro moduan urreratu zitzaigun neska bat. Zein izango eta Rebeca estatu batuarra, zopiloteko laguna!! Kriston poza eman zigun bera aurkitzeak eta hurrengo egunerako txangoa prestatu genuen elkarrekin “Nariz del Indio”ra joateko.
“Nariz del Indio” laku gainean dagoen mendi tontor bat da. Goizeko 4retan irten giñen denok illunpetan, tontorretik egunsentia ikusteko. Bista ikaragarria zen eta lekua ere ondo polita, ritual mayak egiteko altare eta guzti!!
Goiz pasa polita egin ta geo, ondo gosaldu ta danak lotara. Arratsaldean berriz Rebecarekin juntatu eta herriko terma artifizialetara bixita, ur berotan muskuloak erlaxatzera. Earra!!!!
Antigua bueltatu eta Semuc Champeyko putzu naturalak ikustera. Hona heltzeko pakete bat hartu genuen tour osua sartua zeukana: garraioa, hotela eta parketako sarrerak eta gia. Azkenengo aldia!! Allatu eta Koki, gure 14 urteko gia profesionalaren laguntzaz, xaguzaharren kobara. Millaka eta millaka xaguzahar kobatik irtetzen gure muturren aurrean.
Hurrengo goizean zuzenean putzu famatuak ikustera. Nola esan… guretzat munduko marabilletako bat!! oso egun dibertigarria pasa genun, kobazulo illuneko errekak esploratzen kandelak hartuta, 8 bat metroko urjauzitik salto egiten, zuhaitz bati lotutako kolumpio batetik errekara saltoak egiten eta nola ez putzu naturaletan bañatzen!!
Eguna leher eginda bukatu genun baina gauza earra da holako egun bat eta geo hamakako lasaitasunian erlaxatzia!






























Semuc Champey LA OSTIA dek… Bidaian ikusi nun lekuik politenetako bat dudaik gabe… Hemen zuen itinerarioa:
http://www.bing.com/maps/#JmNwPTEzLjA0NTQ1NTE1MDAwMDAxfi04OC4wMDAwMzE0MDAwMDAwMSZsdmw9NiZzdHk9ciZydHA9cG9zLjEwLjQzMzMzMzA2OTA4NjA3NV8tODUuMjY2NjY2MTg4ODM2MV9UYW1hcmluZG8lMkMlMjBDb3N0YSUyMFJpY2FfX19lX35wb3MuMTEuNDkyMDk4ODY3ODkzMjE5Xy04NS41ODM5MTkyMTIyMjIxX09tZXRlcGUlMjBJc2xhbmQlMkMlMjBOaWNhcmFndWFfX19lX35wb3MuMTEuOTMwNDMwODI5NTI0OTk0Xy04NS45NjE1NzY5MjM3Mjc5OV9HcmFuYWRhJTJDJTIwTmljYXJhZ3VhX19fZV9+cG9zLjE0LjYzMTM5ODU0MzcxNTQ3N18tOTAuNTIzOTEwNTIyNDYwOTRfR3VhdGVtYWxhJTIwQ2l0eSUyQyUyMEd1YXRlbWFsYV9fX2VffnBvcy4xNC41NTIwNTM0MzY2MzY5MjVfLTkwLjczMjcxMjQ0NzY0MzI4X0FudGlndWElMjBHdWF0ZW1hbGElMkMlMjBHdWF0ZW1hbGFfX19lX35wb3MuMTQuNjgzMjk5OTU4NzA1OTAyXy05MS4yNjY3MDA2OTk5MjU0Ml9TYW4lMjBQZWRybyUyMExhJTIwTGFndW5hJTJDJTIwR3VhdGVtYWxhX19fZV9+cG9zLjE0Ljk0NDM3NzQ2NzAzNjI0N18tOTEuMTEwNDk2MjIyOTcyODdfQ2hpY2hpY2FzdGVuYW5nbyUyQyUyMEd1YXRlbWFsYV9fX2VffnBvcy4xNC42ODMyOTk5NTg3MDU5MDJfLTkxLjI2NjcwMDY5OTkyNTQyX1NhbiUyMFBlZHJvJTIwTGElMjBMYWd1bmElMkMlMjBHdWF0ZW1hbGFfX19lX35wb3MuMTQuNTUyMDUzNDM2NjM2OTI1Xy05MC43MzI3MTI0NDc2NDMyOF9BbnRpZ3VhJTIwR3VhdGVtYWxhJTJDJTIwR3VhdGVtYWxhX19fZV9+cG9zLjE1LjUzMzMzMzMzMzMzMzNfLTg5Ljk2MTM4ODg4ODg4ODlfU2VtdWMlMjBDaGFtcGV5JTJDJTIwR3VhdGVtYWxhX19fZV8mcnRvcD0wfjB+MH4=