ZELANDA BERRIA Ipar Irla
Aucklandera iritsi ginan Hawaitik urtarrillak 6an (Hawaitik urtarrillak 4an atera ginan eta hegaldia 7 ordukoa izan arren, urtarrillak 5a aurten usaitu ere ez degu egin). Aucklanden gure helburu bakarra furgoneta bat billatzia zan hemengo 2 irlak ondo ezautzeko. Lau egun estresante izan zian, alkilerra galdetu (oso oso garesti), kotxeen merkatutara jun, partikularrei deitu… hirugarren egunian ia erdi desesperatzen hasi ginanian prezioak oso garestiak zialako, merkatuan geunden burumakur eta gure furgoneta pasa zan muturran aurretikan. Hasierako prezioa altu xamarra bazan ere, pusketa ear bat kentzia lortu genun oferta bat inez eta beak onartuz. Ta galdetuko zeate: nola negoziatu zuten hain ondo 2 hauek inglesez bi hitz jakin gabe? galdera ona, saltzailea Txilenoa zen.
Xerraxen kontsejuak jarraituz (portzierto, aupa Xerrax, eskerrikasko danagatik!) Nueva Zelandako “Carabanas Oiartzunera” jun, ber genun dana erosi ta prest jarri ginan gure biajia hasteko energia txute ear batekin!!
Ipar irla ezautzen hasteko Auckland mendebaldeko kosta aldera jun ginan. A, bueno, jakiteko, hemenguak pixkat aldrebesak dia eta kontrako aldetik konduzitzen due ta gainea gure furguak martxa automatikuak ez ditunez, ezkerreko eskua entrenatu ber izan deu martxak ondo sartzeko. Pare bat sustillo ta geo ia kallua hartu diou!!
Mendebaldeko herritako bat Piha izan zan eta han in genun lehenengo buelta. Inguru oso politak!!
Karekare inguruan ere kriston pilla gustatu zitzaigun buelta bat in genun. Portzierto, guk ez genekin baina Nueva Zelandan Hollywooden bertan baino pelikula gehio grabatu dia!! Jungo gea komentatzen baina Karekareko plaian “El Piano” pelikula grabatu omen zan.
Egun batzutan Cape Reingara allatu ginan. Hau Nueva Zelandan iparraldeena dagon lurmuturra da ta bertan juntatze dia Ozeano Pazifikua eta Tasmaniako itxasua. Oso guapua!!
Cape Reinga utzi eta konduzitzeko monua geneukanez Coromandeleko penintsularaino jun ginan kriston pitxada hartuta. Beraka gindoazela paradatxua in genun Kauri Forest Parken hemengo Kauri zuhaitz gigantiak ikusteko. Bestela fijatu jendian tamainua eta konparatu Kaurian tamainuakin.
Coromandelen, bertako parke nazional batea jun ginan egun pare bat pasa ta pateada batzuk iteko asmotan. Asuntua bastante rana atea zan, kriston mendi buelta in ber genulakuan atea ginan eta euri azpian pasa genitun bueltak irauten zitun 6/7 orduak. Halare gauza txarrai buelta ematen jakin ber da, eta holaxe bukatu genun!!






























Hori dek eta gauzak ondo hartzia, ja ja ja. Eta eskerrikasko zuei, abentura guzti hau gogorarazteagatik!!!!
Zuen itinerarioa:
http://maps.google.es/maps?f=d&source=s_d&saddr=Auckland,+Nueva+Zelanda&daddr=New+Zealand+(Piha)+to:karekare+to:cape+reinga+to:Waipoua+State+Forest+to:coromandel&hl=es&geocode=FefAzf0dp7ZqCilNJ5tD-0cNbTETfjlLtTskhA%3BFXEZzP0ddCxmCiFYOaSgT9fz_g%3BFfOiy_0drVhmCin9pNetQG8NbTFFU_vXOpUbHA%3BFVCh8v0d5uxKCim_FfSUpDoIbTGzOxEVUwPjGA%3BFRXF3_0d5atYCikT5Y7s-lUJbTFm11hxIFBoFQ%3B&mra=ls&sll=-35.684514,174.075311&sspn=4.372049,7.064209&ie=UTF8&ll=-36.721274,175.36377&spn=4.314552,7.064209&z=7